Nortzu gara

Aseguru Artekaritzan diharduen enpresa da BIKABI ARTEKARITZA S.L.. Aseguruei buruzko Aholkularitza zerbitzu zabala eskaintzen dizugu; izan ere, hainbat gaitan tituludunak diren profesionalak ditugu, aseguru merkatuan eskarmentu handikoak eta adituak. Hori dela-eta, zure zalantzak eta nahiak aztertu, aholkuak eman eta hobeto babes ditzakegu zure interesak.

Aseguru pribatuen kontratuen Bitartekotza egiten dugu guk, aseguru entitateekin inolako loturarik izan gabe.

Gure eginkizuna da bezeroei aholkularitza independentea, inpartziala eta profesionala ematea, aseguratzeko beharrak aztertzeko eskatzen digutenean.

Gure xedea da bezeroei aholkularitza zerbitzu arina eta eraginkorra eskaintzea.

Bikabi Artekaritza S.L. IFK-arekin B-20628954, inskribatuta dago Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan, 1740. Liburukian, 8. Atalean, SS-14593. Orrian, 200. Folioan.

Eusko Jaurlaritzaren baimena dugu (J-0023EUS klabe zenbakia) Aseguru Artekaritzan aritzeko.

Aseguruen Bitartekotzari buruzko 26/2006 Legea betez, Erantzukizun Zibileko poliza dugu eta baita kaudimen ekonomikoa ere Kauzio polizaren bidez. 

Gipuzkoako Aseguru Bitartekoen Elkargoko kideak gara.

KANTAURI Aseguru Artekarien Elkarteko kideak gara.

AEMES Aseguru Bitartekoen Enpresa Elkarteko kideak gara.

Datu horiek publikoak dira eta aipatutako instituzio eta erakundeetan kontsulta daitezke.

BIKABI ARTEKARITZA. Autonomia Kalea,12. 20006 Donostia. Tel. 943 474 719 - Nafarroa Kalea, 12. 48001 Bilbo. Tel. 944 239 634