Istripuak. Hainbat arriskuren ezbeharrak
BIKABI ARTEKARITZA S.L.ko BEZEROAREN POLIZAREN DATUAK
EZBEHARRAREN AITORPENA
KALTEAK
HARREMANETARAKO PERTSONA
Irakurri eta onartu ditut BIKABI ARTEKARITZA S.L. azaldutako lege oharrak.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Aseguru eta Berraseguru Pribatuen Bitartekotzari buruzko 26/2006 Legearekin bat etorriz, Bezeroari jakinarazten diogu Artekaritzak eskatutako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean gordeko direla erabili ahal izateko. 

Datu horiek helburu hauetarako gorde eta erabiliko dira: aseguru eta produktu finantzarioen kontratua egiteko eta hura indarrean dagoen bitartean Bezeroarekin harremanetan jartzeko, ezbeharren bat izanez gero laguntza eta aholkuak emateko, eta baita Artekaritzak egun eskaintzen eta etorkizunean eskainiko dituen produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa posta arruntaren edo elektronikoaren bidez bidaltzeko ere. 

Bezeroak baimena ematen du Aseguru Etxeen proiektu eta eskaintzetarako, aseguru kontratuetarako eta kontratu horien prestazioen kudeaketarako eta baita kontratua amaitu ondoren aseguru etxearen aldaketa subjektiborako bere datuak erabiltzeko ere. 

Eskatutako Datu Pertsonalak nahitaez eman behar dira Bezeroak aipatutako zerbitzuak erabili nahi baditu, beharrezkoak baitira zerbitzu horiei eusteko eta ondo emateko. 

Era berean, Bezeroari jakinarazten diogu une oro duela bere datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta horien aurka egiteko eskubideak erabiltzeko aukera. Horretarako, datu horien erabileraren arduradun gisa, Artekaritzako Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura jo behar du, hau da, agiri honen goiburuan adierazitako helbidera.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonalak dituzten Fitxategi Automatizatuen Segurtasun Neurriei buruzko araudia onartzen duen ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuarekin bat etorriz, Artekaritza honek beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartu ditu Bezeroak emandako datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea, baimenik gabe erabiltzea edo eskuratzea saihesteko.

BIKABI ARTEKARITZA. Autonomia Kalea,12. 20006 Donostia. Tel. 943 474 719 - Nafarroa Kalea, 12. 48001 Bilbo. Tel. 944 239 634