Zure polizak aseguru artekari/artekaritza batekin kontratatzeko arrazoiak

Legeak ahalmena ematen dio Aseguru Artekariari Bezeroa ordezkatzeko Aseguru Etxearen aurrean, eta behartu egiten du aseguru entitateekin inolako loturarik ez izatera. Hortaz, aholkulari inpartziala eta independentea da, eta Aseguratuak haren ezaupideak eta zerbitzuak erabiltzen ditu bere onurarako.   

Erabiltzailearen behar jakinak kontuan hartuta, aseguru Artekariak irtenbiderik eraginkorrenak aukeratuko ditu eta zehatz-mehatz azalduko dio, bere ustez, izenpetu behar duen kontratuaren baldintzak zeintzuk diren eta kasu bakoitzean estaldurarik egokiena zein den. Horrez gain, polizak eraginkorra izateko eta ondorioak betetzeko beharrezkoak diren baldintzak betetzen dituela bermatuko du.

Bitartekariak aseguruari lotutako izapide guztiak kudeatzen ditu, polizaren edozein klausulari buruzko informazioa ematen du parte hartu duen kontratua indarrean dagoen bitartean, eta, ezbeharren bat izanez gero, laguntza eta aholkularitza eskaintzen du.

Profesionaltasuna bermatzen dugu

Aseguru Artekaritzan aritzeko legediak finkatzen dituen baldintzek profesionaltasuna eta aukeratze prozesu zorrotza eskatzen dute. 

Aseguru Bitartekariaren Diploma dugu, Aseguruen Zuzendaritza Orokorrak emandakoa eta erregistratutakoa, gai finantzarioetan eta aseguru pribatuen arloan trebatzeko ikastaroa edo gaitasun proba gainditu ondoren. 

Fidantza ezarri dugu, Aseguruen Zuzendaritza Orokorraren eskura, banku abal moduan edo kauzio aseguru kontratuaren bidez. Erantzukizun Zibileko Asegurua kontratatu dugu, 1.202.000 euroko gutxieneko estaldura duena.

Jarduera Programa bat aurkeztu diogu Aseguruen Zuzendaritza Orokorrari edo Departamentu Autonomiko Eskudunari. Bertan zehazten dira aseguru arloak eta arrisku motak, antolakuntza egitura, bitarteko pertsonalak eta materialak eta langileek eta laguntzaileek egin beharreko Etengabeko Prestakuntza Programa.

Zintzotasun komertziala eta profesionala eta Eskarmentua Administrazioan.

Baldintza horiek guztiak betetzea ezinbestekoa da Aseguruen Zuzendaritza Orokorrak edo Departamentu Autonomiko Eskudunak Aseguru Artekaritzan aritzeko baimena eta klabe zenbakia emateko.

Dirua aurreztuko duzula bermatzen dizugu

Artekariak, erabiltzailearen beharretara egokitzen diren irtenbide eraginkorrak bermatzeaz gain, haren interes ekonomikoak babesten ditu, alferrikako gastuak saihesten baititu. 

Artekariak egiten duen ahalegin profesionalari eta merkatuaren etengabeko azterketa zorrotzari esker, Bezeroaren beharretara hoberen egokitzen den produktua aukeratu eta eskaintzarik aproposena eskaintzen dio kalitate/prezio baldintzarik hoberenak kontuan hartuta. 
Bestalde, Artekariaren bitartekaritza inpartziala eta independentea da, eta oso ondo ezagutzen ditu aseguru entitateek Merkatuan eskaintzen dituzten produktuak. Hori dela-eta, ez du alferrikako kudeaketatan  denborarik galtzen, izan ere, ez du hainbat aseguru etxetara joan eta informazioa egiaztatu beharrik. Eta, jakina, denbora aurreztea dirua aurreztea da.

Zerbitzu zabala eta pertsonalizatua

Pertsonekin gertatzen den moduan, beharrak eta irtenbideak ere ez dira berdinak edo homogeneoak izaten. 

Zerbitzu pertsonalizatua. Harremana beroagoa izateko, Aseguru Artekariak zuzenean hitz egiten du  Bezeroarekin, asmoak arretaz entzuteko eta kasu bakoitzean egokiena den kontratua egiteko.

Erabiltzailearen eskaera eta behar jakinei egokitutako zerbitzua ematen dugu, kontratua garestitu dezaketen alferrikako eranskinik gabe. 

Zerbitzu zabala. Artekariak beharrezkoak diren izapide guztiak egiten ditu, hala nola aseguruak kontratatu, formalizatu eta berritu, aldizkako izapideak egin, ezbeharraren parteak egin eta aseguru entitateari erreklamazioak aurkeztu.

Aseguratuaren interesak defendatzen ditugu

Legeak ezarritako zereginekin bat etorriz, Aseguru Artekariak erabiltzailearen interesak defendatzen ditu aseguru etxeen aurrean, eta ez du haiekin inolako loturarik. 

Artekariaren gaitasunari esker, oso ondo ezagutzen du kontratatutako poliza eta estaldura, eta badaki aseguru entitateari zein prestazio eskatu eta zein eskaera egin eta horretarako zeintzuk diren bide eta modurik egokienak.   

Artekaria beti dago prest aseguratuaren interesak defendatzeko beharrezkoa den laguntza eta aholkularitza emateko.

BIKABI ARTEKARITZA. Autonomia Kalea,12. 20006 Donostia. Tel. 943 474 719 - Nafarroa Kalea, 12. 48001 Bilbo. Tel. 944 239 634